EUSKAL HERRIKO PRODUKTUAK

Gure etxeko eta gertuko baserrietako produktuak

Mahalaren esnekiak.

Leaburuko gure baserrian egindako esnekiak, fresko-freskoak, naturalak eta kalitate ezinhobekoak: gaztak, jogurtak eta beste hainbat produktu.

Bertako barazkiak.

Bertako barazki freskoek zure platerak kolorez, zaporez eta osasunez beteko dituzte. Gure inguruko baratzeetatik jasotakoak!

Gertuko kutixiak.

Bai gozo, bai gazi, gure dendako eskaintza anitza zure mokadu goxoak nahiz opari bereziak prestatzeko aukera ezinhobea da.

r_IMG_9975-web

Eta gure sukaldetik ateratzen diren plater prestatuak.

Egunerokorako nahiz otordu berezietarako, gure sukaldean kozinatu eta zuzenean erakusleihora ateratzen dugu “etxeko jana”.