EUSKAL HERRIKO PRODUKTUAK

Aukeratu saioa
eta erosi sarrerak

Ez dakizu zer egin Donostian? Astelehenetik igandera antolatzen ditugu dastaketa gidatuak, gure dendan. 4 bisita ezberdin daude: gaztaren inguruan, sagardoaren inguruan, txerrikien inguruan eta eztiaren inguruan. Aukeratu gehien gustatzen zaizuna eta ikusi egun/ordu aukerak sarrera erosteko, edo ikusi egutegi osoa hemen klik eginda.

Saioen iraupena: ordubete. Prezioa: helduak 11€, 6-12 urte bitarteko haurrak 6€, 0-5 urte bitarteko haurrak doan.

Mahalako gazten dastaketa.

Euskal Herrian gazta asko ekoizten dira ardi-esneaz, ahuntz-esneaz, behi-esneaz… Forma, testura eta nahasketei dagokienez hamaika aukera topatzen ditugu: freskoak, urdinak, onduak, ketuak, krematsuak, …

Gure gazta-kata honetan, Mahalan (Leaburu, Gipuzkoa) ekoizten ditugun gaztak dastatuko ditugu: ahuntz gazta, gazta erdi ondua, Orexako gazta urdina eta Orexako Idiazabal gazta. Bakoitzaren berezitasunak ezagutuko ditugu, ekoizpen prozesuan barneratuz eta, noski, gure baserriaren inguruko historia entzun ahal izango dugu!

Prezioa: Helduak 11€ / Haurrak (6-12 urte) 6€ / Haurrak (0-5 urte) doan.*
Iraupena: 1 ordu
Dastaketa saioak:

  • Ostiralak: 11:00 eta 19:00
  • Larunbatak : 11:00
  • Igandeak: 11:00 eta 19:00

*Prezioa BEZik gabe. Eventbrite plataformak zerbitzu-gastuak kobra ditzake.

Euskal Herriko sagardoen dastaketa.

Euskal sagardoak eskaintzen dituen zapore eta usainen aniztasuna aztertuko dugu, barietaterik lehor eta azidoenetatik hasi eta gozoenetara eta afrutatuenetara.

Gure sagardo-kata honetan, sagardoa kupeletik, botilatik eta sagar-muztioa dastatuko ditugu. Bakoitzaren berezitasunak ezagutuko ditugu, ekoizpen prozesuan barneratuz eta, noski, gure baserriaren inguruko historia entzun ahal izango dugu!

Prezioa: Helduak 11€ / Haurrak (6-12 urte) 6€ / Haurrak (0-5 urte) doan.*
Iraupena: 1 ordu
Dastaketa saioak:

  • Ostiralak: 12:30
  • Larunbatak : 12:30 eta 19:00
  • Igandeak: 12:30

*Prezioa BEZik gabe. Eventbrite plataformak zerbitzu-gastuak kobra ditzake.

Laster eskuragarri!
Laster eskuragarri!
web-IMG_2411
web-2IMG_2427
web-IMG_2392

Dastaketa gidatuen
egutegia

Egin klik egutegiaren gainean handiagoan ikusteko